WEBGUNEAREN ETA APLIKAZIO MUGIKORREN PRIBATUTASUN POLITIKA

 

Pribatutasun Politika honek gure erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu. Datu horiek, NEINVER,S.A. merkataritza erakundearen (aurrerantzean, "Neinver", "gu" edo "guk") marka guztien webguneen (“Webguneak”) eta aplikazio mugikorren bitartez biltzen dira, hauen bitartez, zehatzago esanez:  

 

http://www.thestyleoutlets.es

http://www.thestyleoutlets.com

http://www.thestyleoutlets.it

http://coruna.thestyleoutlets.es

http://getafe.thestyleoutlets.es

http://las-rozas.thestyleoutlets.es

http://ss-de-los-reyes.thestyleoutlets.es

http://vicolungo.thestyleoutlets.it

http://castel-guelfo.thestyleoutlets.it

http://roppenheim.thestyleoutlets.fr

http://prague.thestyleoutlets.cz

http://montabaur.thestyleoutlets.de

http://nassica.es

http://www.neinver.com

http://projects.thestyleoutlets.com

http://blog.thestyleoutlets.es

http://annopol.factory.pl/

http://krakow.factory.pl/pl

http://poznan.factory.pl/pl

http://ursus.factory.pl/pl

http://halle.leipzig.thestyleoutlets.de/

http://viladecans.thestyleoutlets.es

http://nomad.thestyleoutlets.es/es 

 

Pribatutasun Politikaren xedea, gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erabiltzaileei, beraien datuak, euren borondatez, horretarako dagoen edozein bideren bitartez emandako izaera pertsonaleko beraien datuak jasotzeko eta erabiltzeko dugun moduari buruzko informazioa ematea da. Bide horien artean hauek daude:

 

  • Telefonoa, ohiko posta eta posta elektronikoa erabiltzen dituzunean gurekin harremanetan jartzeko, edo;
  • Gure Webguneetan eta aplikazio mugikorretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzen dituzunean.

 

Datu pertsonal gisa ulertzen da pertsona fisiko bat identifikatzeko aukera ematen duen edozein informazio. Adibidez, hauek dira zuri buruz tratatu ditzakegun datu pertsonaletako batzuk, gure zerbitzuen eta funtzionaltasunen gainean egiten duzun erabileraren arabera:  

 

  • Identifikazio datuak, zure izena, abizenak, email helbidea, telefono zenbakia, etab.
  • Informazio ekonomikoa eta transakzioanala, adibidez, zure ordainketa datuak, gure Webguneetan erostean erabiltzen dituzun zure kreditu txartelen datuak, zure erosketei eta eskariei buruzko informazioa, etab.  
  • Zure gustuei eta zaletasunei buruzko informazioa, adibidez, erabiltzaile gisa erregistratzean adierazten dituzunak.  

 

Mesedez, izan kontuan inoiz ez dizugula informazio sentsiblea guri emateko eskatuko. Informazio sentsible gisa ulertzen dira zure jatorri etnikoarekin edo arrazarekin, iritzi politikoekin, zigor edo administrazio aurrekariei edo arau hausteei buruzko informazioarekin, erlijio edo filosofia sinesmenekin, afiliazio sindikalarekin, datu genetikoekin, biometrikoekin, zure bizitzarekin edo orientazio sexualarekin… erlazionatutako datuak. Hori dela eta, mesedez, ez helarazi inoiz guri horrelako informaziorik. Zure borondatez hori egitea erabakitzen baduzu, berariaz eta inolako zalantzarik gabe, datu horien tratamendurako baimena ematen ari zarela ulertuko dugu. Edonola ere, datu sentsible horietako edozein eman diguzula konturatzen bagara, berehala ezabatuko dugu.

 

Gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erabilera 16 urtetik gorakoentzat dago mugatuta. Beraz, 16 urte baino gutxiago badituzu, debekatuta dago horiek erabiltzea eta erregistratzea edo, zure informazio pertsonala edozein modutan guri jakinaraztea. Gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, 16 urte edo gehiago dituzula adierazten duzu. Horrela ez bada, zure gurasoei edo lege ordezkariei jakinarazi beharko diezu, Webgunean eta aplikazio mugikorrean nabigatu edo/eta erregistratu aurretik.

 

Beste alde batetik, gogorarazi behar dizugu, zuri buruzko datu pertsonalak baino ez dizkiguzula eman behar, inoiz ez beste pertsona batzuei buruzkoak. Beste pertsona batzuei buruzko datuak ematen badizkiguzu, horiek erabiliko ditugun helburuei eta moduari buruzko informazioa eman diezula bermatzen duzu. Horrez gain, ematen diguzun edozein datu egokia, bidezkoa, egungoa eta egiazkoa izan behar da, eta une oro eguneratuta egon beharko da.

 

  1. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

 

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna  Neinver, S.A. da, eta bere posta helbidea Calle Francisca Delgado nº 11, 5ª planta, Arroyo de la Vega, Alcobendas, 28108 Madrid, eta helbide elektronikoa: neinver@neinver.com.

 

Horrek esan nahi du Neinver garela zure datuak goian aipatutako webguneen bitartez jasotzen ditugunak eta zelan erabili erabakitzen dugunak, Pribatutasun Politika honetan azaltzen dizugunaren arabera.

 

  1. ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?

 

Egiten duzun gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erabileraren eta gozatu nahi dituzun funtzionaltasunen arabera, zure datuak helburu hauetarako tratatuko ditugu: 

 

HELBURUA

Informazio zehatza

1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko gure Webguneetan edo/eta aplikazio mugikorretan

Gure edozein Webgune edo/eta aplikazio mugikorretan erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean, zure datu pertsonalak erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko tratatuko ditugu. Gure Webguneen eta aplikazio mugikorren erregistroak bateratuta daude, hau da, erregistro bakarra dago eta jasotzen ditugun datu guztiak datu base bakar batean daude, erregistratzeko erabili duzun Webgunea edo/eta aplikazio mugikorra bat edo beste bada ere.

Webgunean eta aplikazio mugikorrean erregistratzean, nortasuna egiaztatzeko esteka duen mezua jasoko duzu erregistratzeko orduan eman duzun helbide elektronikoan, eta horren bitartez sortutako kontua aktibatu behar duzu, zure nortasuna egiaztatuz, aktibazio esteka batean sakatuz. Mezu hori posta elektronikoz jaso eta 48 ordu inguruko epean zure kontua ez baduzu egiaztatzen, zure datuak ezabatu egingo ditugu eta, ondorioz, ez dira gure datu basean sartuko.

Erabiltzaile gisa, modu librean erabaki ahal izango duzu Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren zure Soslaian/etan sartu nahi duzun informazioa, osa ditzakezun eremuak kontuan izanda, eta gainerako erabiltzaileei eta jende guztiari Zure Soslaian sartzeko baimena eman edo mugatu ahal diezu. Beraz, zu izango zara zein informazio nahi duzun konpartitu eta zein erabiltzailerekin konpartitu nahi duzun erabakiko duen bakarra. Horregatik, Zure Soslaiaren pribatutasuna osatzeak duen garrantziaren berri ematen dizugu.

Beraz, mesedez, izan kontuan Zure Soslaia sortzen duzunean, berez, Zure Soslaian sartzen duzun informazio guztia Webguneko gainerako erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dutela, eta baita horien adiskideek ere, Zure Soslaiaren pribatutasun konfigurazioan berariaz mugatzen ez baduzu.

Zure Soslaia ezagutarazteko erabiliko duzun erabiltzaile izena edo Nick-a ere zuk nahi duzun bezala aukera dezakezu. Zure benetako izena izan daiteke edo ez, baina ezizenak edo zalantzarik gabe identifikatuko ez zaituzten izenak erabiltzea gomendatzen dizugu, Internet mundu osoko jendearentzat zabalik dagoen medioa delako, eta agian ezin izango da kontrolatu zure zein informazio sarean argitaratzen den eta zirkulatzen duen. Izan kontuan, baita ere, soslai jakin horretarako erabiltzaile izena ezin izango duzula inoiz aldatu. 

Erregistratzean, sare sozialetan, Facebooken, adibidez, duzun soslaia erabiliz egiteko aukera izango duzu. Kasu horretan, sare sozialak emango dizkigu zure erregistroa kudeatzeko beharrezkoak diren datuak, zure izena eta zure helbide elektronikoa, adibidez, horretarako zure baimena baldin badu. Sare sozialak ez du inoiz zuri buruzko informazio gehiago gurekin konpartituko, horretarako zure baimena ematen ez badiozu edo sare sozialaren barruan duzun pribatutasunaren konfigurazioak horretarako aukerarik ematen ez badu. Sare sozialak zuri buruz biltzen duen informazioaren bilketa eta erabilera bere pribatutasun politiken araberakoa da. Beraz, sare sozialen bitartez erregistratzeko aukera hori erabiltzea aukeratzen baduzu, sare sozialaren pribatutasun politiken terminoak arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez erosten baduzu, zure datu pertsonalak erosketa kudeatzeko erabiliko ditugu, gure e-shop zerbitzua goza dezazun eta zure eskaria jaso ahal izan dezazun. Horrek esan nahi du zure datu pertsonalak erosketarekin erlazionatutako guztirako erabiliko ditugula, hau da, ordainketa datuak, bidalketa helbidea, egon daitekeen edozein itzulketa, etab.

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko.  

Gurekin harremanetan jartzen bazara, erosketaren bat egiteko edo beste edozertarako, kontsultari erantzuteko, zure eskaria behar bezala betetzeko eta Bezeroaren Arretarako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Helburu horren barruan hauek sar daitezke:

  • Gure Newsletterrean harpidetzea erabakitzen baduzu, zure datu pertsonalak, bertan ematen duzun alta kudeatzeko eta erregistratzeko edo harpidetzeko orduan adierazi dizkiguzun zure gustuei eta nahiei buruzko sustapen eta publizitate jakinarazpen pertsonalizatuak emailez eta SMSz bidaltzeko erabiliko ditugu. Gogoratu edozein unetan har dezakezula baja gure Newsletterrean, inolako kosturik gabe, “Zure Soslaian” zure lehenespenak aldatuz edo bidaliko dizugun jakinarazpen bakoitzean aurkituko duzun estekan klik eginez.
  • Sustapen ekintzetan (lehiaketetan, zozketetan, etab.) parte hartzea erabakitzen baduzu, zure datu pertsonalak, sustapen ekintza horretan duzun partaidetza kudeatzeko erabiliko ditugu. Horrez gain, kasu horretan, sustapen ekintza, dagozkion legezko oinarrietara lotuta egongo da, eta horietan, sustapen ekintza bakoitzari dagokionez aurrera eramango dugun datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehaztua eskainiko dugu.
  • Zure datuak analisi helburuetarako eta gure erabiltzaile bakoitzak gure zerbitzuak zelan erabiltzen dituen ulertzeko ere erabili ahal izango ditugu, informazio pertsonalizatua eskaintzeko eta gure eskaintza zure gustuen, lehenespenen eta kontsumo eta nabigazio ohituren arabera diseinatzeko balioko diguten erabiltzaileen soslaiak sortu ahal izateko. Uste dugu hori ona dela gure erabiltzaileentzat, horrela informazio pertsonalizatua eskaintzeko aukera izango baitugu, gure aldetik jasotzen duzun spam edo nahi gabeko publizitate kopurua ahalik eta gehien murrizteko eta, horrela, kalitate gehiagoko zerbitzua emateko. Edozelan ere, edozein unetan zure datuak helburu horrekin erabiltzearen aurka ager zaitezke, ondoren zure eskubideen atalean azaltzen dugun bezala.

Horrez gain, gogorarazten dugu edozein unetan aldatu ahal izango dituzula zure lehenespenak eta zure kontuaren konfigurazioa “Zure Soslaia” ataleko sekzioan.  

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Eskaintzen ditugun zerbitzuen barruan, gure  zentro batzuetan WIFI sare zerbitzua eskainiko dizugu, Internetera konektatzeko eta nabigatzeko, erabat  dohain. Kasu horretan, zure datuak zerbitzua eskaini ahal izateko erabiliko ditugu. Horretarako baimena ematen badiguzu, zure geolokalizazio datuak ere erabiliko ditugu, zure kontsumo ohiturak zeintzuk diren ulertzeko, zureganako jakinarazpenak eta eskaintza pertsonalizatu ahal izan ditzagun.

 

  1. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO DUGUN LEGITIMAZIOA?

 

HELBURUA

Informazio zehatza***

1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko gure Webguneetan edo/eta aplikazio mugikorretan

Zure datuak helburu horretarako tratatzeko legitimitatuta gaude, beharrezkoa baita gure Webgunearen edo/eta aplikazio mugikorraren erabilera arautzen duen eta erregistratzean onartzen duzun kontratua gauzatzeko.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Kasu honetan ere, zure datuak helburu horretarako tratatzeko legitimazioa ematen diguna, erosketa kontratua gauzatzeko beharrezkoa dela da, eta hori onartu egiten duzu gure edozein Webgunetan edo/eta aplikazio mugikorretan erosketaren bat egiten duzunean.  

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko.  

Oraingo honetan, zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen diguna, zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko dugun interes legitimoa da.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Zure datuak gure Newsletterra bidaltzeko eta sustapen ekintzetan duzun partaidetza kudeatzeko tratatzen ditugunean, Newsletterrera harpidetu edo sustapen ekintzan parte hartzeko erregistratu aurretik ematen diguzun baimenean oinarrituta egingo dugu. Zure datuak analisi helburuetarako eta erabiltzaileen soslaiak egiteko erabiltzen ditugunean, gure interes legitimoan oinarrituta egingo dugu.

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Gure zentroetan WIFI zerbitzua eskaintzeko ematen dizkiguzun datuak, zerbitzuan sartzean onartzen duzun kontratua gauzatzeko ere beharrezkoak direlako tratatuko ditugu.

 

  1. ZENBAT DENBORAZ TRATATUKO DITUGU ZURE DATUAK?

 

HELBURUA

Informazio zehatza

1. Erabiltzaile gisa egin duzun erregistroa kudeatzeko eta zure Soslaia sortzeko gure Webguneetan edo/eta aplikazio mugikorretan

Zure datuak gure Webguneetako edo/eta aplikazio mugikorretako erabiltzaile erregistratua zaren bitartean tratatuko ditugu.

2. Gure Webguneen edo/eta aplikazio mugikorren bitartez egiten duzun produktuen erosketa kudeatzeko

Zure datu pertsonalak, eskuratu duzun produktuaren erosketa kudeatu ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu, haren gaineko edozein itzulketa edo erreklamazio barne.

3. Zure zalantzei eta galderei erantzuteko eta Bezeroaren Arretarako gure kanalen bitartez egiten dituzun eskariei arreta eskaintzeko.  

Zure datu pertsonalak, zure galderei eta kontsultei erantzuteko eta eskariei eta erreklamazioei arreta eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

4.  Sustapen eta marketin helburuetarako.

Gure Newsletterraren bidalketari dagokionez, zure datuak, bertara harpidetuta zauden bitartean tratatuko ditugu. Sustapen ekintzetan parte hartzen duzunean, zure datuak, zure partaidetza kudeatzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

5. Gure zentroetan WIFI eskaintzeko.

Zure datuak, WIFI zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu.

 

Taulan azaldu den bezala, zure datuak helburu bakoitza bete ahal izateko beharrezkoa den denboran tratatzeaz gain, ondoren behar bezala blokeatuta ere kontserbatuko ditugu, tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak sor daitezkeen denboran, une bakoitzean indarrean dagoen arautegia betez. Kasu bakoitzari dagozkion ekintza posibleak preskribatu ondoren, zure datuak erabat ezabatuko ditugu.

 

  1. ZURE DATUAK HIRUGARRENEKIN KONPARTITZEN AL DITUGU?

 

Gure zerbitzuak eskaini ahal izateko eta eskaintzen ditugun funtzionaltasunez gozatu ahal izateko, beharrezkoa da zure datu pertsonalak beste batzuekin partekatzea. Hauekin, hain zuzen ere.

 

  • Neinver Taldeko enpresekin, ohiko postaz, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste medio baliokide batzuen bitartez, aipatutako enpresa horien produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate jakinarazpenak jaso ahal izateko. Zehatzago esanez, hauek:
    • Neinver Asset Management España: S.L. Cl/ Francisca Delgado, 11 5ª Planta  28108 Alcobendas (Madrid) – España
    • Neinver Asset Management Polska Sp. z o.o. Żelazna 28/30, 00-832 Warszawa (Poland)
    • Neinver Czech S.R.O. Prague 8, Pobrezni 620/3 Czech Republic
    • Neinver France Sarl  8-10 rue de la Ferme 92100 Boulogne Billancourt – France
    • Neinver Netherlands BV. Amstelveenseweg 760, 1081JK Amsterdam
    • Neinver La Toja. Cl/ Francisca Delgado, 11 5ª Planta  28108 Alcobendas (Madrid) - España. ES B85385920
    • Neinver Polska Sp. z o.o.. Żelazna 28/30, 00-832 Warszawa (Poland). PL 5272310154
    • Neinver Italia spa. Piazza Santa Caterina 1 28060 Vicolungo (NO) - Italy. IT 13218740150
  • Jarduera sektore hauetako beste enpresa batzuk: telekomunikazioak, finantzak, aisia, prestakuntza, automobilgintza, energia eta ura, GKE eta kontsumo handia, enpresa horiek, ohiko postaz, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste medio baliokide batzuen bitartez, euren produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate jakinarazpenak bidali ahal izateko, horretarako berariazko baimena eman baldin baduzu, Webgunearen eta aplikazio mugikorren erregistroko formularioetan horretarako gaitutako laukitxoak markatuz.
  • Horrez gain, guri zerbitzua eskaintzeko helburu bakarrarekin, tratamenduaren arduradun gisa zure datu pertsonaletara sartuko diren zerbitzu emaileak ere kontratatu ahal izango ditugu.

 

  1. ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?

 

Neinverren konpromisoa eta ardura daukagu zure pribatutasunaren gainean. Horregatik, zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna une oro errespetatzeko eta indarrean dagoen arautegian oinarrituta dituzun eskubideak bete ahal izatea bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.  

 

Zure eskubideak gauzatzeko egin behar duzun gauza bakarra helbide elektroniko honetara idatzi behar duzu neinver@neinver.com . Edozein unetan eta erabat dohain egin ahal izango duzu.

 

Zehatzago esanez, eskubide hauek gauzatu ahal izango dituzu, zuk gozatzea aukeratu dituzun funtzionaltasunen arabera zure datuak tratatzeko dugun helburua kontuan izanda:

 

  • Zuri buruz ditugun datu pertsonaletara sartzekoa. Horrez gain, gogorarazten dizugu edozein unetan kontsulta ditzakezula zuri buruz ditugun datu pertsonalak eta zure lehenespenak eta “Zure Soslaia” sekzioan zure kontuaren konfigurazioa aldatu.
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalak aldatzeko eskatzekoa. Gogoratu, baita ere, datu jakin batzuk zuk zeuk alda ditzakezula “Zure Soslaia” sekzioan.
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalak ezabatzeko eskatzekoa, jasotzeko orduan izan genituen helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean edo hori egiteko legitimotasuna galtzen dugunean. 
  • Zuri buruz ditugun datu pertsonalen tratamendua muga dezagula eskatzekoa.

 

Zure datu pertsonalez egiten dugun tratamendua zure baimenean oinarrituta dagoenean, Pribatutasun Politika honetan azaldutakoaren arabera, edozein unetan baimen hori baliogabetzeko eskubidea izango duzu. Beste alde batetik, tratamendua gure interes legitimoan oinarrituta dagoenean, zure datuak tratatzen jarraitzearen aurka agertzeko eskubidea izango duzu.

 

Zehatzago esanez, berariaz jakinarazten dizugu goian zehaztu dugun bezala erabiltzaileen soslaiak sortzeari begira zure datuak analisi helburuetarako tratatzearen kontra agertzeko eskubidea gauza dezakezula.

 

Zure datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea ere izango duzu, horien tratamendurako gure legitimazioa zure baimena edo kontratu baten gauzatzea denean.

 

Edozelan ere, beti izango duzu datuen babesaren alorreko kontroleko agintari eskumendunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea. Orokorrean, Agencia Española de Protección de Datos izenekoa izango da, eta horrekin 901 100 099 telefono zenbakiaren bitartez edo hemendik bere webgunera sartuz jar zaitezke harremanetan

 

  1. COOKIEAK

 

 

Jakinarazten dizugu gure Webguneak eta aplikazio mugikorrak erabiltzean, cookieak erabiliko ditugula, zenbait helbururako. Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, gure Cookie Politika hemen kontsulta dezakezu.

 

  1. PRIBATUTASUN POLITIKA HONEN EGUNERATZEAK

 

Aldian behin Pribatutasun Politika hau eguneratu dezakegu. Politika horren edozein aldaketa Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratu eta jakinaraziko da, eta edozein aldaketa zuri jakinarazteko ahaleginak egingo ditugu. Edozelan ere, aldian behin Webgunean eta aplikazio mugikorretan argitaratutako Pribatutasun Politiketara sartzea gomendatzen dizugu, une oro horien azken bertsioa ezagutu ahal izateko.